EuskalProject - Arkitektura eta Hirigintza

Irisgarritasuna

Zer da irisgarritasuna

Irisgarritasuna webgune batean dagoen informazioa guztiontzat eskuragarri jartzea da, erabiltzaileak ikusmenari, entzumenari edo motrizitateari lotuta izan ditzakeen gutxitasun fisikoak edo bere ingurunea gaindituta.

Euskalprojecten helburua

Gaur egun, milioika pertsona dira beren gutxitasun fisikoen ondorioz webguneetan nabigatzeko arazo ugari dituztenak. Hori dela eta, gure webgunea garatzerakoan, irisgarritasun hesiak murrizteko apustua egin eta ahalik eta erabiltzaile gehienentzat irisgarria izango den webgunea diseinatu dugu.

Horretarako, Webaren Irisgarritasunerako Ekimenak (WAI) ezarritako Irisgarritasun Jarraibideak jarraitu eta Word Wide Web Consortium (W3C) erakundeak gomendatutako formatu estandarrak aplikatu ditugu.

Egiaztapen puntuak

Ildo horretan, honakoak dira hartutako neurri nagusietako batzuk:

Nabigazioa

Webgunean zeharreko nabigazioa logikoa eta intuitiboa izan dadila ahalegindu gara eta, horretarako, orrialde guztietan egitura bera aplikatu dugu:

Estekak

Hala behar duten estekek, azalpena ematen dute «title» atributuaren bidez, estekaren helmuga argi eta garbi azalduz.

Gainera, ahal den neurrian, javascript funtzioetara estekak saihesten ahalegindu gara.

Diseinu bisuala

Webgune honek teilakatutako estilo-orriak (CSS3) erabiltzen ditu informazioa aurkezteko, hainbat ingurunetan sarbidea eta behar bezala ikustea erraztuz.

Irudiak

Irudi guztiek deskribapen laburra eskaintzen dute «alt», «longdesc» edo «title» bidez.

Apaingarri gisa bakarrik erabilitako irudiek hutsik dauden testu deskriptiboak dituzte.

Tipografia

Webguneko edukiak irakurtzea errazteko, erabiltzaileak berak konfigura ditzakeen tamaina erlatiboko letra tipoak erabili ditugu.

Letraren tamaina handitu edo txikitzeko, hurrengo urratsak jarraitzea besterik ez dago:

Irisgarritasun maila

Orrialde guztiak HTML5, CSS3 eta irisgarritasuna TAW erremintarekin aztertu da, AAA maila lortuz.

Webgunea nabigatzaile nagusien (Internet Explorer 6.0 eta berriagoak, Mozilla, Opera) hainbat bertsiotan behar bezala ikusten dela egiaztatu dugu.

HTML5 Powered with CSS3 / Styling, Device Access, Graphics, 3D & Effects, Multimedia, and Semantics

Hala ere, jakin badakigu irizpide horiek guztiak betetzeak ez duela bermatzen gure edukietara sartzea erraza izatea. Horregatik, zure iradokizunak helbide honetara bidaltzeko gonbidapena egiten dizugu: estudio[a bildua]euskalproject.com

Mugikorretara egokitua

Azken urteotan, WiFi edo telefonia mugikor bidezko konexioak ugaritu direnetik, web mugikorra deritzon fenomenoa sortu da, edozein tokitan gaudela gailu mugikor bat erabiliz nabigatzea, alegia. Horrelako gero eta gailu mugikor gehiago dago: ordenagailu eramangarriak, netbook edo ultraeramangarriak, nabigatzeko gaitasuna duten telefono mugikor edo smartphoneak, Apple-ren iPad-a eta haren arrakasta aprobetxatuz berpizten ari diren tabletak... Mugikortasunak berak eta gailu hauek dituzten ezaugarriek aukera berri ugari sortu dituzte nabigazioan, eta gailuen ekoizleak eta zerbitzu-emaileak hasi dira nabigazio-aukera berriak ematen.

Arrazoi guzti hauengatik, Euskalprojectek web orrialdea gailu eta teknologia berri guzti hauetara egokitu da. Edozein gailura egokitzen den web orrialdea deseinatu eta egituratu du.

Lehioa itxi
Bezeroen gunea | Ohar legala | Irisgarritasuna EuskalProject © 2012 Design by Shareweb