Euskalproject jakintza alor ezberdinetako profesional talde bat da zeinen helburua arkitektura eta hirigintza proiektuak garatzea eta lantzea den, hauei dagokien obra zuzendaritzak eta gauzatzeak burutuz.
Ezagutu gaitzazuEuskalproject jakintza alor ezberdinetako profesional talde bat da zeinen helburua arkitektura eta hirigintza proiektuak garatzea eta lantzea den, hauei dagokien obra zuzendaritzak eta gauzatzeak burutuz.
Helburu hauen abian, agindutako proiektu eta zuzendaritzak osotasunez bete ahal izateko, Euskalproject taldea beharrezko teknikari adituz osatzen da; goi arkitektoak, arkitekto teknikoak, egitura kalkuluetan adituak, instalazio ingeniariak, abokatuak, delineatzaileak, hala nola, agintzen zaizkigun arkitektura eta hirigintza alorretako eginkizunak egokitasunez gauzatzeko beharrezko azpiegitura tekniko guztiak ere eskaintzen dira.
Nola iritsi »Euskalprojectek eskaintzen dituen zerbitzuen artean proiektuen burutzeak, plangintzak, aholkularitza juridikoak, lurraren azterketa eta kudeaketak daude, betiere arkitektura eta hirigintza esparruei lotzen direnean.
Gehiago jakin nahi duzu?Euskalprojectek eskaintzen dituen zerbitzuen artean proiektuen burutzeak, plangintzak, aholkularitza juridikoak, lurraren azterketa eta kudeaketak daude, betiere arkitektura eta hirigintza esparruei lotzen direnean.
Taldeko partaide gehienek beraien eginkizun profesionalak bi hamarkadetan zehar dagokien eremuetan garatu dituzte. Hasiera batean K10 Arquitecturan, gerora ATArki Elkartean eta egun, Euskalprojecten. Bide honetan zehar mota guztietako proiektuak garatu dira, hirigintza plangintzetatik hasita, hirigintza proiektuak, eraikuntza proiektuak, barne arkitektura, azterlanak, txostenak, arkitektura industriala, ikastetxeak, osasun eta gerontologia zentroak, garajeak, familiabakarreko eta taldekako etxebizitzak, hoteletara iritsi arte.
Zerbitzu guztiak ikusi »Zalantza, argibide, aurrekonturik e.a. behar baduzu web orria erabili dezakezu. Bidali iezaguzu mezu bat eta ahalik eta lasterren jarriko gara zurekin harremanetan.
Gerontologia zentro bat, babestutako etxebizitzak eta aparkalekuak jasotzen dituen eraikina.
Proiektua ikusiZonalde honetako Plan Bereziak zein Plangintza Orokorrak ekipamendu publikoetarako zonalde bat eta inguru guztirako aparkalekuak eskatzen ditu.
Lehendik zeuden eraikin publiko garrantzitsuak direla eta, zonalde hau arkitektonikoki gune korapilatsu bat kontsidera dezakegu. Bertako hiru eraikin nagusiak San Frantzisko eliza (Tolosako lehen zabalgunearen jatorri izan zena eta alboko pasealekuari izena eman ziona), artxibo probintziala eta frontoia dira. Bestalde, auzitegia eta Soldadu kalean finkatutako eraikinak ere badaude.
Eraikin berriak aurretik eraikitako eraikin guzti hauek jasotzen ditu, guztiak nabarmenduz eta aparkalekuen sabaiak osatuko duen plazaren bidez, guztien arteko espazio komun bat sortuz.
Ordura arte Alhondigan kokatzen ziren Tolargiko instalazio elektrikoak leku berri batetara aldatzea proposatu zen.
Proiektua ikusiTolosako herria bertako udaletxeak hornitzen du energia elektrikoari dagokionez. Alhondigako zonaldeak jasandako hirigintza garapenagatik instalazio osoaren lekualdatzea proposatzen da Laskorain Goikoako zonaldera.
Eraikina Tolargiko eraldatzaileen eta instalazio osagarrien edukiontzi moduan planteatzen da, betiere erreserbako espazioak gordez instalazioen handitzerako. Eraikina elementu garrantzitsuen edukiontzi izatearen adierazgarri da eta beharrezko barne iluminazio eta aireztapenak aurreikusten dira mota honetako instalazioetarako. Eraikinaren ohiko sarrerak antolatzen dira eta era berean, instalazio berrien kokagunerako sarrerak ere aurreikusten dira.
Familiabakarreko etxebizitza Hondarribiko golf inguruan (Gipuzkoa).
Proiektua ikusiProiektuak solairu bakarreko etxebizitza bat gauzatzean datza zeinak egongela handi bat duen erdialdean eta honen aldamen batean logela nagusia dagoen eta bestean, seme-alaben logelak, zonalde komun bat eta gonbidatuen gela kokatuko diren.
Eraikin nagusiari "makina gela" atxikitzen zaio, garajea eta sukaldea. Sotoan, erabilera osagarriak, gimnasioa, galdara gela, arropa zabaltzeko lekua, garbiketa gunea, etab. egongo dira.
Diseinua
Pareko partzelan kokatzen den hospitalaren zabaltzeari esleituko zaizkion langileei zuzendutako etxebizitzen inguruko proiektua da.
Proiektua ikusiGiro ezberdinak izango lituzkeen bizitoki bat osatu nahi izan da, izan ere, bertan biziko diren pertsonak jatorri eta familia mota oso ezberdinetako izango baitira. Etxe multzoak, sarrera behatu bat eta gizarte zentro bat eta kirol ekipamenduak izango dituen barne bizitoki bat hartuko ditu.
Diseinua & Eraikuntza
Txalet unifamiliar baten eraikuntza eta dekorazioa Donostian
Proiektua ikusiTxalet unifamiliar baten eraikuntza eta dekorazioa Donostian
Diseinua & Eraikuntza
Etxebizitza unifamiliarren eraikunza Gabirian (Gipuzkoa).
Proiektua ikusiEtxebizitza unifamiliarren eraikunza Gabirian.
Diseinua & Eraikuntza
Oreretako Don Bosko Lanbide Heziketako Eskolan bi pabilio berri.
Proiektua ikusiEraikin berean erabilera anitzeko, bai erabilera publiko eta eskola-erabilerarako, kirol pabilio bat, aldameneko futbol zelairako eta honen ekipamenduetarako lurpeko sarrerak eta lanbide heziketako autoen karrozeriarako tailerraren eraikuntzan datza. Eraikin berak behar erabat desberdinei erantzun nahi die. Kirol pabilio bat, lurpeko igarobide bat eta tailer industrial bat.
Diseinua & Eraikuntza
Etxebizitza bloke baten eraikuntza Elgoibarren.
Proiektua ikusiEtxebizitza bloke baten eraikuntza Elgoibarren.
Diseinua & Eraikuntza
Etxebizitza bloque baten eraikuntza Andoaingo herri Gipuzkoarrean.
Proiektua ikusiEtxebizitza bloque baten eraikuntza Andoaingo herri Gipuzkoarrean.